Outokumpu enpresak aurkeztutako espedientea ez du onartu epaileak

173 langile kaleratzea nahi zuen Zaratamoko enpresak, baina lau hilabeteko espedientea soilik baimendu diote

Erredakzioa
Bilbo
2010eko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Onartu balu, 173 langile geratuko ziren kalean. Bilboko merkataritza arloko epaitegiak, ordea, ez du behar adina motibo ikusi langileak bidaltzeko. Lau hilabeteko espedientea indarrean jartzeko aukera eman dio Zaratamoko (Bizkaia) LBH Spain enpresari (garai bateko Outokumpu). Eta sindikatuei eta zuzendaritzari eskatu die «borondate onez» negoziatzera esertzeko. «Ez dugu gerra irabazi, baina bai bataila garrantzitsu bat», esan du ELAk.

Lan ikuskaritzak eta Lan Sailak egindako txostenetan oinarrituta hartu du erabakia Aner Uriarte epaileak. ELAren arabera, gainera, iradoki du enpresak nahita sortu zuela krisi egoera kaleratzeak arrazoitzeko. «Epaia egokitzat jotzen dugu, berretsi egiten dituelako kaleratzeei buruz eman ditugun argudio guztiak, eta, gainera, zuzendaritzari planarekin ez jarraitzeko abisua eman dio».

Sindikatuak kritikatu egin du UGT, LSB-USO eta CCOO sindikatuen jarrera. «Haiek onartutako iruzurrezko akordiorako oinarriak zer ondorio izango zituen azkertzeko eskatzen diegu». ELAk eta LABek dute gehiengoa Outokumpuko langile batzordean.

Gea Iberican ere ez

Igorreko (Bizkaia) Gea Ibericaren espedientea ere atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak.LABek jakinarazi duenez, ez da frogatu hurrengo hilabeteetan lan karga jaitsi egingo denik, eta horregatik ez diote baimenik eman.

132 langilek egiten dute lan enpresan. Zuzendaritzak abenduan aurkeztu zuen dosierra, aldi baterakoa. «Onduan esan genuen bezala, enpresaren trikimailua izan zen hura, hurrengo hilabeteetan hainbat langile kaleratu, etamunduko bere beste enpresetan egiten ari zen berrantolaketa lasai eta patxadaz egiteko».

Azken asteetan hainbat protesta egin dituzte langileek espedientearen aurka. LABen arabera, argi geratu da langileen eskubideen alde kalera ateratzea zein garrantzitsua den. «Espediente honen ebazpena garaipen txiki bat da», adierazi du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.