NAFARROAKO AURREKONTUAK

Parlamentuak baztertutako gastu mugari eutsi dio Nafarroako Gobernuak

3.384 milioi euroko gastu muga ezarri zuen exekutiboak irailean aurrekontu proiektuan, baina proposamen hori atzera bota zuen parlamentuak. 2013rako aurrekontuetan, ordea, muga horri eutsi dio. "Ezin genuen besterik egin", esan du Lourdes Goikoetxeak.

2013ko urtarrilaren 9a
15:49
Entzun

Nahiz eta irailean Nafarroako Parlamentuak aurtengo aurrekontu proiektua baztertu, proposamen hartan ezarritako 3.384 milioi euroko gastu muga ezarri du 2013rako Nafarroako Gobernuak. "Oso gutxi" desberdintzen dira iraileko proiektutik, Lourdes Goikoetxea Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azaldu zuenez.

Gaur eman du Goikoetxeak ildo ekonomikoen berri. Parlamentuak exekutiboaren proposamena baztertuta, 2012. urterako aurrekontuak luzatu behar zituen Yolanda Barcinaren gobernuak. Gastu muga, ordea, 3.384,49 milioi eurokoa izango da aurten. "Ezin dugu bestelako proposamenik egin", zehaztu du.

Gastuaren erdia (%49,80) Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Gaietako departamentuetarako izango dela azaldu du Goikoetxeak. Iraileko proposamena oinarri hartu eta Barne Produktu Gordinaren %1,2ko beherakada aurreikusita, aurten murrizketarik ez egitea espero duela esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.