Herrialde Katalanetako arrantzaleak, Murtziakoak eta Andaluziakoak ere protestan ari dira atzotik, eta Gipuzkoa eta Bizkaikoek ere haiekin bat egitea erabaki dute gaur.
Erregai litroa 0,30 eurotan erosteko funtsa eskatzen dute, eta Espainiako Gobernuak ezin diela hori eskaini azaldu du. Nolanahi ere, gaur arratsaldean beste bilera bat dute arrantzaleen ordezkariek eta Espainiako Nekazaritza eta Arrantza ministro Elena Espinozak.
Arrantza
Pasaiako eta Bilboko portuak blokeatu dituzte arrantzaleek
Gipuzkoak eta Bizkaiko baxurako arrantzaleek protesta egiten ari dira gaur erregaiaren prezioaren igoeraz kexatzeko. Bilboko eta Pasaiako (Gipuzkoa) portuak blokeatu dituzte, 10:00ak ezkero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu