GARRAIOA. PASAIAKO PORTUA

Pasaiako portuan iaz baino mugimendu handiagoa dago

Portuak ezin duela hainbesteko jarduera jasan esan dute agintariek

Oihana Elduaien Uranga.
PASAIA
2003ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Pasaiako Portua etengabeko hazkundean dagoela jakinarazi zuten atzo portuko agintariek. Joan zen urtetik %16,8 igo daportuan sartu eta irten diren merkantzien kopurua, Jose Ignacio Espel portuko lehendakariak jakinarazi zuenez: 2.940.224 tona orotara. Portua leporaino betetzen dela eta gehiago ezin duela eman esan dute, horrela, badiaren kanpoaldean egin nahi duten portu berriaren garrantzia agerian utzi nahian.

Aurtengo urteko merkantzien joan-etorrien %65,7 osatzen duten txatarra eta produktu siderurgikoak hazi dira gehien. Lehen urte erdian %55eko gorakada jasan du txatarrak; metalgintzako produktuek izanduten hazkundea, berriz, %33,21ekoa izan da.

Badaude iaz baino kopuru txikiagoan sartu diren produktuak ere, ikatza, egur pasta, papera eta zerealak, kasu. Hala ere, beste sarreretako gorakada itzelarekin, hazkundea da nagusi.

«Zamaontzi gehiago eta handiagoak» sartu dira portura aurten. Iaz garai honetan 781 ontzi sartu ziren, aurten 839. Sartu-irtenei dagokionean %12 igo da jarduera, eta iaz baino %38,8 tona gehiago sartu dira.

Gehiago eman ezinda

Portuko agintaritzak jakinarazi zuenez, Pasaiako portuak ozta-ozta bideratzen du une honetan jasotzen duen zama kopurua. «Eskaria handiagoa da erantzuteko gaitasuna baino», gaineratu zuen Espelek. Portutik zama ateratzeaz arduratzen diren enpresen lan onari esker da posible bertan lanean jarraitu ahal izatea. Hor kate handi bat dago Espelen esanetan, eta kate horretan zerbaitek edo norbaitek akats txikiren bat egitea nahikoa litzateke dena hankaz gora jartzeko.

Arazo nagusiamerkantziak mugitzeko leku falta da Espelek aditzera eman duenez. Denbora luzez portuan geldirik dauden bi itsasontzik ez omen dute oztoporik jartzen, nahiz eta bere esanetan bi itsasontziak «hor ez baleure hobe izango litzatekeen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.