ekoNOMIA

Pasaiatik hurbil ontzi batetik uretara erori zen arrantzalearen bila jarraitzen dute

2010eko urriaren 14a
15:44
Entzun
Atzo goizaldean Pasaiatik zortzi milia iparraldera ontzi batetik uretara erori zen arrantzalearen bilatze lanekin jarraitzen dute. Maria de Maeztu ontzia eta Ertzaintzaren ontzi bat hasieratik ari dira hura bilatzen, eta lanok gaur areagotu egin dituzte itsasoko eta aireko bitarteko gehiagorekin, Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioko iturriek diotenez.

Arrantzalea (54 urteko gizonezkoa) Siempre al Alba itsasontzitik erori zen uretara. Jausi zen unean bi lankide haren atzetik joan ziren, baina ezin izan zuten erreskatatu. Santoñako (Kantabria, Espainia)itsasontzi harentzat egiten du lan, eta jatorriz senegaldarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.