LAN GATAZKA

Patronalaren proposamenaren alde bozkatu dute Bizkaiko gasolindegietako langileek

Lau urterako lan hitzarmen bat proposatu die langileei patronalak. Horrela, bertan behera geratuko da abenduaren 20an hasitako greba.

2013ko otsailaren 2a
14:06
Entzun

Gaur egin dute bozketa, Bilbon. 95 langilek bozkatu dute patronalak egindako azken proposamenaren alde, eta 74k egin dute aurka. Hiru, abstenitu egin dira.

Lau urterako lan hitzarmen bat eta soldatak KPIaren arabera igotzea proposatu die patronalak langileei. Sindikatuen arabera, akordioa "oso ona" da. Harro agertu dira 45 egunez "borrrokan" aritu ostean lan hitzarmen "ona" lortu dutelako.

Iazko abenduaren 20an hasi zuten greba Bizkaiko gasolindegietako langileek. Patronalaren proposamena onartuta, bertan behera geratuko da greba akordioa izenpetzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.