Gaur arratsaldean hil da Patxi Agirrezabala Mundiñano (Zarautz 1958-2016), ELA sindikatuko komunikazio arduraduna eta Batzorde Eragileko kidea. Agirrezabalak ibilbide luzea egin du sindikatuan, batez ere zerbitzu publikoen federazioan. Azken urteetan Agirrezabala komunikazio arduradun lanetan aritu da.
ELAk doluminak adierazi dizkie bere familia eta gertuko guztiei. Gainera, "Euskal Herriko langile-klasearen zein ELAren alde eraman duen borroka eredugarria" goraipatu du.