Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, irudi kolpea eman nahian-edo, greba orokorraren deialdiko egunean bertan hitz egingo du Espainiako Gobernuarekin Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enplegu eskumenaz. Manuel Chaves (PSOE) hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politikarako ministroarekin batzartuko da ostegunean, Gasteizen, 10:30etik aurrera.
EAEkoa da Espainia Estatu osoan enplegu eskumena ez daukan autonomia bakarra, 1979an jaso zuten arren Gernikako Estatutuan. Jaurlaritzak -orain arte beti EAJkoa izan da lehendakaria- maiz eskatu izan dio Espainiako Gobernuari enplegu ahalmen hori.
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek dute deitua greba orokorra ostegunerako, Hego Euskal Herrirako. LABek gaur esan duenez, "greba arrakastatsua" izango da.
Hain zuzen, elkarrizketa sozialerako mahaia sortzeko asmoz, Lopez gaur Confebask Arabako, Bizkaiko eta Gipzkoako enpresaburuen elkartearekin batzartu da. Miguel Lazpiur elkarteko presidentea, Jose Guillermo Zubia idazkari nagusia eta lurraldeetako buruak hartu ditu. Sindikatuekin ere bilduko da datozen egunetan; hala ere, LABek eta ELAk iragarria dute ez direla joango.
Ekonomia
Patxi Lopez grebako egunean ariko da enplegu eskumenaz Espainiako Gobernuarekin
Manuel Chaves hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politikarako ministroarekin bilduko da ostegunean, Gasteizen. Eskumena 1979tik Gernikako Estatutuak jasoa duen arren, Jaurlaritzak ez dauka oraindik. Lehendakaria gaur Confebaskekin batzartu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu