Ekonomia

Patxi Lopez:"Bileretako giroa positiboa izan da eta ziur nago akordioak lortuko ditugula"

Fiskalitateaz eta enpleguaz hitz egin dute Patxi Lopez lehendakariak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek. Lopezek uste du diputazioekin fiskalitate bidezkoagoa adostuk duela. Garitanok balorazio positiboa egin du "ongi -etorriak" izan direlako; Jose Luis Bilbao Bizkaikoak esan du  "etsita" atera dela bileratik eta Javier de Andres Arabakoak "distanzia markatu" du zergak igotzeko Lopezen asmoarekiko.

2011ko uztailaren 20a
19:08
Entzun

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin banaka fiskalitateaz hitz egiteko bildu da gaur Patxi Lopez lehendakaria; eta "zuir" dago materia desberdinetan akordioak lortu ahal izango dituela diputazioekin.

Gaur aipatutako gai horiek irailetik aurrera landuko dira dagozkien talde teknikoetan, baina hiru diputatu nagusiek proposamenen aurrean duten jarrera ikusi ahal izan da gaur.

Lopezek hiru diputatu nagusien "borondate ona" azpimarratu du eta bileretako giroa "lagunkoia eta positiboa" izan dela aitortu du.

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiarekin adostasunera heltzea posible ote den galdetu diotenean, "Gipuzkoako diputazioarekin beste biekin bezalaxe" adostasunera heltzea posible ikusten duela erantzun du Lopezek. Gainera, hain zuzen Garitanorekin ondarearen gaineko zerga berreskuratzeko proposamenaren inguruan "sintonia" dagoela aipatu du; Bizkaiko eta Arabako diputatuek neurri hori baztertu duten bitartean.

Ezohiko irudia izan da gaur Ajuria-Enean. Patxi Lopez lehendakariak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia hartu du Jaurlaritzan bilerarako. "Errespetu instituzionalagatik etorri gara, eta ongi-etorriak izan gara. Horregatik jada balorazio ona da", esan du Garitanok.

Ia ordubetez egon dira bilduta Lopez eta Garitano, eta fiskalitateaz eta enpleguaz hitz egin dutela esan du, eta horren gainean adierazi du irailean sakonduko dutela gai horietan, Jaurlaritzaren eta aldundien arteko batzorde teknikoetan, eta horregatik ezin dela ezer iragarri. "Gaur egungo fiskalitatea eskuinetik eginda dago, eta guk ezkerretik zergen zergatia eta erabilpena beste modu batera ulertzen dugu", aurreratu du bere jarrera, hala ere.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo esan zuena ukatuz, Gipuzkoako ahaldun nagusian adierazi du ez dutela berak eta Lopezek ETA gaitzesteaz hitz egin, ezta gatazkaz ere. Espainiako Vueltaren gainean galdetu diotenean adierazi du bera ez dela Bilduren bozeramailea, Gipuzkoako ahaldun nagusia baizik, eta Vuelta ez dela Gipuzkoatik pasatzen.

Bilbao, "etsita"

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, ordea, "etsita" atera da Lopezekin Ajuria-Enean egin duen bileratik. 10:00etan sartu da, eta ateratzerakoan bilera atsegina izan dela azaldu du, ikusten duela "arlo zehatz batzuetan" akordiora iristeko aukera, baina Lopezekin "etsita" dagoela gaineratu du. Ez du esan Bilbaok zehazki zerk eragin dion etsipena, baina Bilbon azalduko duela esan du Ajuria-Enetik itzultzerakoan.

Bi horiekin ondoren, Javier de Andresekin bildu da Lopez. Arabako ahaldun nagusiak azaldu du bat datozela iruzur fiskala saihesteko neurri batzuekin. Hala ere, aitortu du "distantzia" markatu duela Lopezek duen zergak igotzeko asmoarekiko. Dena den, akordiora heltzeko duen "borondatea" nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.