ekonomia

Patxi Lopezek dio krisian "Euskadi etxeko lanak egiten" ari dela

Jaurlaritzak osasun eta hezkuntzako arloak bermatzen dituela uste du lehendakariak. Langabezia EAEn Espainiakoaren aldean erdia dela ere esan du.

2012ko ekainaren 7a
16:24
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du krisiaren aurrean "Euskadi etxeko lanak egiten" ari dela, bere exekutiboaren politikek osasun eta hezkuntzako arloak bermatzen dituztelakoan, eta, bestetik, Espainiako Estatuko datuen aldean erdia delako langabezia EAEn eta zor gutxien daukan bigarren erkidegoa delako.

Krisitik ateratzeko guztien arteko laguntza beharko dela adierazi du Lopezek Gasteizen, Arabako enpresarioen elkartearen batzarrean. "Krisi honetatik inor ez da aterako bakarrik. Ez Grezia, ez Espainia, ezta Alemania ere. Elkarren beharra daukagu".

Batasun fiskal eta ekonomikorik ez dagoelako ari da Europa sufritzen, haren arabera, eta EBZ Europako Banku Zentralak maileguemaile funtzioa bete beharko luke, "arazoak dituzten herrialdeak laguntzeko eta eurobonoak sustatzeko mekanismoak artikulatzeko".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.