Paul Nicholson EHNEko ordezkariaren kontrako 8 urteko kartzela zigorra eskatu dute. Porto Alegren (Brasil) Foro Soziala izan zenean, hainbat parte-hartzaile enpresa batera joan ziren, enpresak transgenikoekin egiten duen erabilera salatzeko, baita indigenekin egiten duten zapalkuntza salatzeko ere. Liskar batzuk izan ziren orduan, eta enpresako arduradunek esan dute 400.000 dolarreko kalteak eragin zituztela.
Enpresak parte sartu zuen eta, nazioarteko agindu baten bidez, Nicholsonen kontra kartzela zigor eskaera iritsi da. EHNEko kideak astelehenean Gernikako Auzitegian deklaratu beharko du.
Paul Nicholson EHNEko kidearentzat 8 urteko kartzela zigorra eskatu dute
Porto Alegreko Foro Soziala izan zenean enpresa batean kalteak eragiteagatik eskatu dute zigorra. Astelehenean Gernikako Auzitegian deklaratu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu