Frontoian pilota biziegiak bezala, burtsako galerak ere, erreboteraino iritsi daitezke. Pilotan ikuskizunaren kaltetan da, burtsan ez dago hain argi. LPEEk petrolio ekoizpena handituko duela dirudien honetan, Brent upelak pittin bat behera egin du, Espainiako langabeziak bezala. Kontua da AEBen aurrean Eurogunean esperantza izpirik ere sortu dela, euroa ia 1,23ko koadroan kokatzeraino. Faborito argirik gabe daude burtsan eta dirua ez dago, printzipioz, Europa edo Amerikaren alde. EBZko apostu artekariek bederen, ezusteko handi samarrik ezean, ez lukete gaur ezer aldatu behar. Blue chip-ak pisu handiko pilotak dira burtsako koadroetan: Edurnezuri (+%0,77), bi banku handi (%1 baino igoera txikiagoak ), Iberdrola (+%0,55), Endesa (+%1,2) eta Repsolek (-%0,58) %65 inguruko pisua dute indizean. Popular (+%1,52) gehitu zitzaien atzoko erreboterako.
-Endesa (%1,2) prest legoke Hego Euskal Herriko edo Espainiako enpresaren batekin bategiteko, Financial Times-en arabera, atzerriko enpresen sarrera eragozte aldera. Gas Natural (-%0,46) dabil ahoz aho.
-Azkoyen (+%1,25) enpresara, zenbaki beltzak itzuli dira, gorriak pasatu eta gero . Ia 41 milioi euroko salmentak izan dituzte lehen lauhilekoan, 1,6 milioi euro gordin irabazteraino.
BURTSA
Pelota biziegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu