Pentsioak

Pentsio duinen alde kalera ateratzeko deia egin dute pentsiodunek

Manifestazioak egingo dituzte, bihar, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Bihar, Bilbon egigo duten manifestazioaren berri eman dute Bizkaiko pentsionisten plataformek. MARISOL RAMIREZ
Asier Arrate Iruskieta.
2018ko otsailaren 21a
13:13
Entzun

Kalera aterako dira, bihar, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsionistak. Pentsioak jasaten ari diren murrizketak salatu, eta pentsiodunen erosahalmena bermatuko duen pentsio sistema baten alde, lau hiriburuetako kaleak betetzeko deia egin dute pentsionisten plataformek. Salatu dutenez, pentsioak erosahalmena galtzen ari dira, eta Espainiako Gobernuak iragarritako %0,25eko igoeraren aurka agertu dira. Horri aurre egiteko, plataformetako ordezkariek aldarrikatu dute pentsioak KPIaren maila berean igotzea.

Bilboko eta Donostiako manifestazioak 12:00etan abiatuko dira. Gasteizen eta Iruñean, aldiz, arratsaldean dira ateratzekoak. Manifestazio guztiak hiriburu bakoitzean Espainiako Gobernuak duen delegazioan bukatuko dira. Bertan, Fatima Bañez ministroak bidalitako gutunak sinbolikoki itzultzeko asmoa dute. Plataformetako ordezkariek adierazi dute, “ikuspegi politiko ezberdinen gainetik”, elkartasuna eta batasuna nabarmendu behar direla, eta gogoratu dute “pentsio duinak” defendatzea ez dela soilik nagusien betebeharra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.