Pentsio funts pribatuak, krisiaren aurreko mailan
PARIS. OCDEren txosten baten arabera, pentsio funts pribatuen balioak %2,7 egin zuen gora iaz, eta 2007ko mailara itzuli dira. Herrialde batzuetan, ordea, funts horiek duela hiru urte baino diru gutxiago dute: %3 Espainian eta AEBetan, %12 Portugalen eta %13 Irlandan. Pentsio pribatuek OCDEren BPGaren %71,6 dute, eta haien inbertsioaren erdia zor publikoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu