Urte hasieratik indarrean dago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Oinarrizko Errentaren Lege berria, eta, beraz, pentsiodun guztiek gutxienez 700 euroko diru sarrera izan beharko dute. Ondorioz, aurrerantzean familian bizi direnek ere pentsio osagarria jaso ahal izango dute, pentsioak ez baitira familiaren diru-sarreretan kontuan hartuko. Orain arte bakarrik bizi zirenek soilik zuten errenta osatzeko eskubidea.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, 10.255 laguneri eragingo die abenduaren 23an onartutako legeak. Batez beste, 125 euro gehiago jasoko dituzte pentsio txikienen jabeek. Eskaerak norberaren udaletxetan egin beharko dituzte pentsiodunek.
Pentsio osagarriak jaso ahal izango dituzte gaurtik 10.255 lagunek
Familia batean bizi diren pentsiodunek ere gutxienez 700 euroko diru sarrera izatea bermatuko du legeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu