Ekonomia

Pentsioak %0,25 igoko dira datorren urtean

Ostiralean onartu zuen Espainiako Gobernuak pentsioak eguneratzeko formula berria; baimendutako gutxieneko igoera izango da 2014koa.

Miren Garate.
2013ko irailaren 30a
15:14
Entzun

Joan den ostiralean, pentsioak eguneratzeko formula berriaren lege proiektua onartu zuenean, behin eta berriro galdetu zioten Cristobal Montoro Ogasun ministroari zenbatekoa izango zen 2014ko pentsioen igoera. Ez zuen erantzun. Gaur eman du erabakiaren berri. %0,25ekoa izango da igoera, erreformak onartzen duen mailarik apalena, beraz.

Orain artean, KPIa hartzen zen erreferentziatzat pentsioak berritzeko. Aurrerantzean, Gizarte Segurantzaren kontuen egoera, ekonomiaren bilakaera eta beste faktore batzuk kontuan hartzen dituen indize baten arabera berritu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Indize horrek bi muga izango ditu: behetik, pentsioak gutxienez %0,25 igoko dira; goitik, gehienez ere KPIa gehi %0,25.

Erreformaren eraginez pentsioen erosteko ahalmena nabarmen murriztuko dela diote gizarte eragile guztiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.