EKONOMIA

Pentsioak bizi itxaropenaren arabera moldatzeko eskatu dio Europako Batzordeak Espainiari

Jose Manuel Durao Barroso batzordeko presidenteak baieztatu du bi urteko epea eman diola Europako Batzordeak Espainiari defizit helburua betetzeko.

2013ko maiatzaren 29a
16:09
Entzun

Europako Batzordeak zehaztu dizkio Espainiari datozen urteetan bete beharreko defizit helburua: %6,5ekoa izango da aurten; %5,8koa 2014an; %4,2koa 2015ean; eta %2,8koa 2016an. Halaber, euroguneari gomendatu dio enpresa txiki eta ertainei kredituak ematea.

Bestalde, batzordeak aitortu du erreforma olatua egin duela Espainiak, baina neurri gehiago eskatu dizkio defizit helburua malgutzearen truke. Pentsioen erreforma egin behar du nahitaez, eta bizi itxaropenaren araberakoa izan dadila eskatu dio batzordeak Madrili.

Gainera, beranduenera ere irailerako jakinarazi beharko dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak batzordeari lan erreforman aldaketarik egin behar ote den.

Rajoyk Madrildik erantzun die batzordearen eskariei. Esan du ez duela Balio Erantsiaren Gaineko zerga igotzeko asmorik eta hori egin beharrean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga jaitsiko duela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.