Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak lanean ari dira zergak jaisteko errenta txikiko langileei eta pentsio apalak dituztenei. Horrela iragarri zuen atzo Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Proposamena aurki aurkeztuko dutela gaineratu zuen, baina ez zuen zehaztu noiz.
Ramiroren iragarpena «sorpresaz» hartu dutela esan diote Gipuzkoako Aldundiko iturriek BERRIAri, baina onartu dute «lanean» ari direla errenta txikiak dituztenen aldeko zerga neurri bateratu batzuk aurkezteko. Ezer gehiago zehazteko oraindik goizegi dela gaineratu dute iturri horiek beraiek. Epeei dagokienez, Gipuzkoako Diputazioko iturriek ziurtatu dute «posible bada» saiatuko direla foru-arau proiektuak aurten aurkezten hiru batzar nagusietan, baina ez du ziurtatu hala egingo dutenik.
Pentsiodunei zergak txikitu nahi dizkiete aldundiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu