Pentsioak

Pentsiodunen erosmen ahalmena ez galtzeko osagarri bat eskatu dio ELAk Jaurlaritzari

Pentsioen erreformaren edukiak zeintzuk izango diren ez zehaztea leporatu dio Espainiako Gobernuari

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko irailaren 6a
13:58
Entzun

Fatima Bañez Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroak pentsio erreformaren lehen zertzeladak eman zituen astelehenean, eta ELAk dagoeneko bere irakurketa egin du: gizartea pobretzeko estrategian urrats bat gehiago eman dela. “Pentsiodunak erosteko ahalmena etengabe galtzera zigortu nahi dituzte, datozen urteetan pentsioak %0,25 baino ez baitira igoko”, Mikel Noval arlo sozialeko arduradunaren esanetan. Hain zuzen ere, ehuneko horretan zehaztu du Bañezek gutxiekeko pentsioen igoera, eta gehienera ere KPI gehi %0,25. Erabaki hori gogor salatu du sindikatuak, pentsioak KPI adina hazteko betebehar legala kendu nahi duela uste baitu.

Galera horri aurre egiteko, Jaurlaritzari dei egin dio ELAk: osagarri bat bermatu dezatela, pentsioetan galduko zen kopuruaren araberakoa. Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte gaietako sailburuari zuzendu zaio horretarako Amaia Muñoa ELAko idazkari nagusi albokoa. “Aburtok esan du pentsioak mantentzea dela euren helburua, eta horretarako zerga sistema eta kotizazioak ukitu behar direla. Erabat ados gaude esaten duenarekin, baina hitzetatik ekintzetarako pausua eman behar da”. Horregatik neurri zehatzak hartzeko eskaera egin dio sailburuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.