Pentsiodunen kopurua gora doa Hego Euskal Herrian. Dagoeneko 656.682 pertsona dira pentsio bat jasotzen dutenak, izan erretiratu, alargun, ezgaitu, umezurtz edota familiakideen zaintzaile. 2013ko abendutik %1,4 hazi da kopurua lau lurraldeak kontuan hartuz; orduan 647.240 baitziren pentsiodunak.
Jasotzen den bataz besteko pentsioak ere gora egin du azken urtean, puntu eta erdi inguru hain zuzen. Aurtengo abenduan 1.041,74 eurokoa izan da bataz besteko hori. Pentsiodunen artean paga handiena dutenak erretiroa hartutakoak dira, hala ere. Nafarroan 1.135,87 euroko penstioa jasotzen dute bataz beste, eta 128.779 pentsiodunetik 83.500 dira, gehiengoa alde handiz. Lurralde horretan pentsiodun guztien bataz bestekoa 999 eurokoa izan da abenduan, kasik %2 gehiago iazkoarekin alderatuta.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berriz, jubilatuek 1.245, 67 euroko paga jasotzen dute hilero bataz beste, eta 527.903 pentsiodunen poltsan gehiagoa osatzen dute, 332.083 kiderekin. Hiru lurralde horietan, pentsiodun guztien bataz bestekoa 1.084,49 eurotan finkatu da abenduan, iazko hil berean baino %1,4 gehiago.