Pentsioak

Pentsioen erosahalmena berreskuratzeko mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute pentsiodunek

Pentsioak KPIaren maila berean igotzea aldarrikatu dute, baita Europako Karta Sozialak aholkatutako 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea eta Gizarte Segurtasun Sistema propioa sortzea ere.

Pentsionisten plataformak 2011tik hona pentsioek jasandako erreformen balantzea eta ondorioak eman dituzte agerraldian. ARITZ LOIOLA
Asier Arrate Iruskieta.
2018ko otsailaren 13a
14:54
Entzun

Pentsiodunen egoera salatzeko eta pentsio sistema “duin baten alde” mobilizazioetara deitzeko, agerraldi bateratua egin dute Bilbon Bilbon Bizkaiko eta Nafarroako Pentsionistak Martxan, Gipuzkoako Duintasuna Elkartea eta Arabako Pentsionistak Lanean plataformek. Lau plataformetako eledunek salatu dute 680.000 pentsiodun daudela Hego Euskal Herrian, eta horietako asko pobrezia-mugaren azpiko pentsioak jasotzen dituztela. Manifestazioa antolatuko dute otsailaren 22rako Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketen ondorioz, “haserrea” nabari dela adierazi dute. Salatu dute pentsioak erosahalmena galtzen ari direla, eta Espainiako Gobernuak iragarritako %0,25eko igoeraren aurka agertu dira. Salatu dute ere erreformen ondorioz, bestak beste, erretiroa lortzeko lan urteak luzatu direla, alarguntza pentsioak jaitsi direla eta medikamentuen berrordainketa ezarri dietela.

Horri aurre egiteko, lau plataformetako ordezkariek aldarrikatu dute pentsioak KPIaren maila berean igotzea eta Europako Karta Sozialak aholkatutako 1080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea

Gizarte Segurtasun Sistema propioa

Pentsio plan pribatuak egiteko Espainiako Gobernuaren “presioaren” aurrean, Gizarte Segurtasun Sistema propioa aldarrikatu dute: “Beste eredu bat behar dugu: hurbilagoa, parte hartzailea, guk geuk sortutakoa, eta kudeaketa gure lurraldean egitea ahalbidetuko duena”.

Herriz herri astelehenero egiten diren elkarretaratzeak ere izan dituzte gogoan plataformek. Adierazi dutenez, pentsioek jasandako erreformen aurkako erantzuna dira mobilizazio horiek guztiak, eta horretan segituko dutela jakinarazi dute. Otsailaren 22an ere mobilizazioa horregatik egingo dutela esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.