Frantziako Senatuan pentsioen erreforma eztabaidatzen ari direlarik, Nicolas Sarkozy presidenteak iragarri du beste neurri batzuk hartuko dituela erreforma arintzeko. Haurrak dituzten gurasoentzat izango dira neurri horiek, baina ez dute eragingo sindikatuen protesta eragin duen neurri nagusian: Sarkozyk berretsi du 62 urtean jarriko duela jubilazioa hartzeko adina, eta hori "ezinbestekoa" dela.
Hiru sektore dituzte gogoan Sarkozyk gaur iragarritako neurriek: haurra izan eta gutxienez urtebete bajan pasatzen duten gurasoak, ezintasunak dituzten haurren aita-amak eta lana noizbait utzi behar izan eta jubilatzetik gertu dauden gurasoak. Horiei ez diete gainerakoei bezala eragingo pentsioen erreformak.
Sarkozyk dio helburu bakarra duela: "Xede nagusia da frantziarren eta haien seme-alaben pentsioak barmatzea". Hala, erretiro adina atzeratzea nahitaezko jo du.
EKONOMIA
Pentsioen erreforman aldaketak egin arren, erretiratzeko adina atzeratzeari eutsi dio Sarkozyk
Haurrak dituzten gurasoentzako baldintzak arindu ditu Frantziako presidenteak, baina adierazi du erretirorako adina 62 urtean jartzea "ezinbestekoa" dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu