PETROLIOA

Petrolio kupelaren prezioak ia bi dolarreko igoera jasan du egun bakarrean eta 38,50 dolarretara iritsi da

Europako petrolioaren salneurria erabakitzen duen Brent indizeak 1,85 dolarreko igoera izan du igandeaz geroztik (atzo merkatuek jai eguna izan zuten). Hala merkatuen irekieran kupelak 38,50 dolarretara igo da, azken hamahiru urteetako salneurririk altuena.

2004ko ekainaren 1a
17:28
Entzun
Adituen ustetan iragan igandean Al Kaedak Saudi Arabian eginiko erasoak bideratu du azken igoera bortitz hau. Era berean petrolioaren merkatuan egon daitekeen espekulazioak berldurra eragin du salerosketetan.

AEBtako prezioa erabakitzen duen indizeak ere igoera handia jasan du eta iragan asteko 41,27 dolarreko salneurri historiko altuena pasako duela uste dute adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.