Bata dela edo bestea dela, garesti dago petrolioa nazioarteko merkatuetan. Izatez, inoiz baino garestiago. Atzo Brent petrolio upelaren prezioak bere gorena jo zuen, 57,76 dolarretan. New Yorken ere, Texas upelak 58,47 dolarretan itxi zuen eguna.
Beraz, petrolioaren prezioan eskuhartzeko jaio zen kartelak, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak, ez du orain ere bere helburua bete. Petrolio garestiegiak, besteak beste, mundu mailan hazkunde ekonomikoa kaltetzearen arriskua ikusita,bere ekoizpena eguneko milioi erdi upelenetan handitzea erabaki du LPEEk aste honetan bertan, upelaren prezioa 50 dolarren azpitik egotea hobetsita. Baina, usteak erdi ustel.Ekoizpen ofizialetik haratago LPEE jada milioi erdi upel horiek ekoizten ari zela uste da. Gainera, inork gutxik sinesten du kuotekin aritzen diren Erakundeko hamar herrialdeek ekoizpena handitzeko gaitasunik dutenik. Saudi Arabia da, adituen ustez, ekoizpena handitzeko ahalmena duen herrialde bakarra, eta gaitasun horren zati handi bat, ustekabeko hornikuntza etendura batetarako gorde behar luke. Baina Txinaren hazkunde ikusgarriak eragindako eskariaren handitzea ez da behin-behineko ustekabea. Adituen arabera, urteko azken hiruhilekoan gerta daiteke eskariak eskaintza handitzea. Bestalde, AEBetako findegien kopuru murritzak ere baldintzatzen du petrolioaren salneurria, baita espekulatzaileen mugimenduek ere.
LEHENGAIAK
Petrolio upela berriz ere inoizko salneurri handienean dago
Brent upelak 58 dolarreko prezioa ukitu du Londresen eta 57,76an itxi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu