Koronabirusa
Petrolio upela koronabirusaren krisia hasi aurreko prezioetan dago
RIAD. Petrolio upelaren prezioak igoera handia izan zuen atzo, koronabirusaren krisia hasi aurreko kopuruetan kokatu arte. Europako erreferentziazko upelarengatik (Brent) 42 dolar ordaindu ziren, eta AEBetako West Texas upelaren prezioa 40 dolarrekoa izan zen. Gaur bilduko dira LPEE+eko herrialdeak petrolioaren eskaintza mugatzen duen akordioaren hedapenari buruz aritzeko. Aurreko bileran, maiatzerako eta ekainerako eskaintza mugatzea adostu zuten: 9,7 milioi upel gutxiago egunean; hau da, krisia hasi aurreko ekoizpenaren% 10.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu