PETROLIOA. Eurogunea %0,2 motelduko da, upela bere horretan geratuz gero

Europako Batzordeak ez du uste «beldurtzeko arrazoirik» dagoenik

Erredakzioa
2004ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Europako Batzordeak uste du urtean zehar petrolio upelak egungo prezioei eutsiz gero, euroaren eremuko ekonomia %0,2 motelago hazi eta inflazioa neurri berean igoko litzatekeela. «Petrolioa gehiago garestitzeko arrisku txikia dugu, gure hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenei eragin diezaiekelako», adierazi zuen atzo Gerassimos Thomas Diru Gaietarako eledunak. Bere iritziz, ez dago «beldurtzerko arrazoirik», euroak dolarrarekin duen aldeak ondorioak apaltzen dituelako.

Eurostat estatistika erakundeak atzo emandako datuen arabera, Euroguneko ekonomia %0,6 hazi zen urtarriletik apirilera, abenduko datuekin alderatuz gero eta %1,3 iazko apirilarenkin erkatuz gero. Nahiz eta euroa dolarrarekiko sendo egon, esportazioek gorakadahandia izan zuten: %1,7 egin zuten gora lehen hiru hilabetetan; urritik abendura %0,1.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.