PETROLIOA. Petrolioaren garestitzea dela eta, litekeena da EBZk interes tasak bere hartan uztea

2004ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Petrolioaren etengabeko garestitzeak atzeratu egin du Europako Banku Zentralak interes tasak igotzeko asmoa. Gaur bilduko da EBZren kontseilua Frankfurten, eta ustekabe handirik ez bada, tasak bere horretan utziko ditu, %2an. Hasiera batean, urte amaieran ekin nahi zion EBZk tasak igotzeari, baina petrolioaren gorakadak moteldu egin ditu Euroguneko ekonomiak, eta dirua garestitzeko arrazoiak kendu. Inflazioaz kezka adieraziko du EBZk, %2,5era iritsi baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.