Petrolioa sekula baino garestiago dago Europan
BRUSELA. Inoiz baino garestiago dago petrolioa. Dolarretan oraindik ez da iritsi 2008ko uztaileko markara —124 dolarrean salerosten da, eta 147ra heldu zen orduan—, baina, truke tasan izandako aldaketen ondorioz, eurotan edo libera esterlinetan gainditu egin du orduko prezioa. Irani ezarritako zigorrak izan ditzakeen ondorioen gaineko kezkak eragin du neurri batean Brent upelaren gorakada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu