PETROLIOAREN GARESTITZEA. Euroa inoizko balio handienetik gero eta gertuago dago

Bederatzi egunez jarraian gora egin du eta 1,28 dolarreraino ailegatu da

Erredakzioa
2004ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Euroa gorantz dator eta gero eta gertuago dago otsailean lortu zuen balio handienetik (1,2929 dolar). Bederatzigarren egunez jarraian gora egin, eta euro bategatik 1,2831 dolar ordaindu ziren diru merkatuetan. Europako Banku Zentralak 1,279 dolarretan ezarri zuen atzo eguerdian euroaren truke ofiziala.

Azken egunetan euroak izan duen gorakadak ezustean harrapatu ditu asko. Commerzbank bankuko diru adituaren iritziz, gorakada azaltzeko ez dago arrazoi bakarra: petrolioaren garestitzea, Estatu Batuetako ekonomiaren desorekak... Era berean, merkataritza balantza orekatzeko, dolar ahulago baten alde egin du Erreserba Federalak, eta EBZk nahiago du euroa sendo izatea, petrolioaren garestitzea konpentsatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.