Petrolioaren garestitzeak eta dolarraren ahulaldiak ordainekoa eman zien atzo Europako eta Estatu Batuetako burtsei. Europako indize nagusien artean, Parisko CAC-40 pilatu zuen galera gehien: %2,12 egin zuen behera. Parisko burtsaren kasuan, indizeko 40 kotizazioak gorritu ziren itxieran eta, orotara, 3.609,06 puntutan amaitu zuen.
Madrilgo Ibex-35 (-%1,7) eta Frankfurteko Dax (%2,05) indizeen kasuan ere kotizazio guztiek zenbaki gorritan amaitu zuten, eta petrolio taldeek ere ezin izan zioten etekinik atera egoerari. Hala ere, New Yorkeko burtsak ateak ireki ostean, egoera apur bat lasaitu egin zen eta Europako indizeek pixka bat orekatu ahal izan zuten azken emaitza. AEBetako Dow Jones indizea % 0,07 ari zen irabazten 20:45ean.
PETROLIOAREN GARESTITZEA. Hiru hilabeteotako galerarik handiena burtsetan
Europako indize nagusien artean Parisko CAC-40 jaitsi da gehien: %2,12
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu