PETROLIOAREN GARESTITZEA. Merkataritza %8,5 haziko da aurten munduan

Gehiago salduko dela espero du MMEk, Petrolioa oso garesti egon arren

Erredakzioa
2004ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Nahiz eta petrolioa inoiz baino garestiago egon, horrek ez du ondorio handirik izango nazioarteko produktuen salerosketan. Munduko Merkataritza Erakundeak atzo iragarri zuen aurten merkantziak iaz baino %8,5 gehiago salerosiko direla munduan, eta 2003ko datuekin alderatuta «hobekuntza nabarmena» dela argitu zuen. Hala ere, MMEk azpimarratu zuen «petrolioaren eta beste lehengaien prezio igoerak» 2005ean merkataritzaren gorakada motelduko duela beharbada.

MMEk azaldu zuen Latinoamerikako merkataritzak gorakada handia izan duela. Erakundeak argitu zuen Japoniak aurreikuspenak gainditu dituela eta Europako Batasunaren hedatzeak herrialde europarren salerosketak bultzatu dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.