Energia

Petronorrek asteburuan berreskuratuko du jarduera osoa

Iazko azaro amaieratik izan du geldituta Gordin 2 Unitatea, merkatuaren eskari faltagatik.

Itxita egon den unitateak egiten du Petronorren distilazioaren %40. LUIS TEJIDO / EFE
Irune Lasa.
2021eko irailaren 16a
16:11
Entzun

Pandemiaren aldirik gogorrenak atzean utzita, jarduera ekonomikoa eta garraioa aurreko mailetara itzultzen ari dira, eta findutako hidrokarburoen eskaria ere leheneratzen ari da. Eskariaren gorakadarekin Petronorrek erabaki du bere jarduera osoa berreskuratzea findegian. Hala, asteburu honetan amaitzeko asmoa du Muskizko (Bizkaia) 2. Plantako Gordin 2 Unitatea abian jartzeko sekuentzia. Unitate horrek egiten du Petronorren destilazio osoaren %40.

Era berean, Petronorrek berretsi du datorren urriaren 1ean utziko duela bertan behera Gordin unitatea itxi eta hilabete batzuetara, maiatzean, 350 langile ingururentzat aktibatu zuen ABEE enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea. Bilboko 8. epaitegiak irailean «justifikazio gabekotzat» jo zuen enpresaren neurria, eta Petronorrek epaiari errekurtsoa jarriko ziola iragarri zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.