Petronor enpresak Muskizko findegiko unitate bat geratu egin du bere historian aurreneko aldiz, gasolinaren eskaeraren jaitsi egin delako. Oraingoz, hilabete baterako gelditu du FCC unitatea —urtarrilean egongo da geratuta—, eta, ondorioz, hilabetean findegiaren erregai ekoizpena egunero ehun mila upel txikiagoa izango da.
"Honako egoera honi merkatua berriro indartu bitartean eutsiko zaio", esan du Petronorrek gaur, ohar batean. Zuzendaritzak "egoera berri hau ahalik eta arinen" gainditzea espero du, unitate guztiak abian jarrita findegiaren ohiko jarduera berreskuratu ahal izateko.
Orain arte eguneroko produkzioa 220.000 upelekoa zuen.
Gainera, 2009ko irailetik 2010ko maiatzera bitartean gertatu bezala, 2. findegia ere geldituko du bi hilabetez, gutxienez.