Mobilizazioak

Pikete lanetan ibilitako hemezortzi lagunen aurkako prozesu judiziala eteteko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE ete Hiruk “kriminalizazio prozesu iraunkor bat” pairatzen ari direla salatu dute.

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko urtarrilaren 8a
14:49
Entzun

2011ko urtarrilaren 27an egin zen greba orokorraren ondorioz, egun hartan pikete lanetan aritu ziren hemezortzi pertsona epaituko dituzte ostegun honetan, Bilbon. Greba egunean, okin batek salaketa jarri zuen bere ibilgailuari kalte egin ziotelako Gernika-Lumon (Bizkaia), eta, sindikatuek salatu dutenez, “ertzainek, iritsi, eta topatu zituzten lehenengo pertsonak identifikatu zituzten, eta horien aurkako epaiketa da”. Hori dela eta, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuen aurkako “kriminalizazio prozesu iraunkorra” salatu dute gaur goizean.

Epaiketa horrek helburu zehatz bat duela ohartarazi dute sindikatuek: “Inposizioen bitartez gure eskubideak zapaltzearekin batera, erantzunik ez egotea, bake soziala nahi dute, eta horretarako sumisioa, gizabanakoa ezabatzea nahi dute”. Gainera, “sistemaren propaganda aparatu osoak” egiten diren aldarrikapenen arrazoiak ez dira ezagutzera ematen sindikatuen arabera: “Ondorioak bakarrik aztertzen dira”.

Era horretako prozesuen bidez “desmobilizazioa” bilatzen dela uste dute, eta, horregatik, mobilizazioa egingo dute ostegunean bertan, 09:00etan Bilboko Justizia jauregiaren parean. Bertan, irekitako prozesu judiziala bertan behera uzteko eskatu dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.