Joan zen astean Espainiako Industria ministro Jose Manuel Soriak iragarritakoa berretsi zuen atzo Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, alegia, autoak erosteko PIVE plana berrituko duela Madrilek. Hain zuzen ere, joan zen astean iragarri zuten sektoreko patronalek PIVE plana bukatzear zela.
Espainiako gobernuburuak, ordea, ez du zehaztu zenbatekoa izango den aurrekontua. Baina aurreratu du PIVE planaz gain, PIME egitasmoa ere matxan jarriko dutela laster, zeinak ibilgailu komertzialak erosteko laguntzak eskainiko dituen. Horretaz gain, auto elektrikoak erosteko laguntzak ere iragarri ditu.