Autogintzaren industria suspertzeko asmoz, PIVE 3 plana luzatuko du Espainiako Gobernuak, beste 70 milioi euro jarrita. PIVE 2 plana uztailean amaitu zen, eta 70 milioi euro bideratu zituen Madrilek plana luzatzeko. Hiru hilabete igaro aurretik amaitu da diru sail hori, baina berritu egingo du gobernuak.
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoko ministroak jakinarazi du erabakia. Esan du "barne salmentei eusteko" hartuko dutela neurri hori.