Ekonomia

PIVE plana luzatuko duela iragarri du Espainiako Gobernuak

70 milioi euroko aurrekontua izango du.

Miren Garate.
2013ko uztailaren 19a
16:45
Entzun

Urtebete iraun behar zuen PIVE2 planak, baina bost hilabetean amaitu da diru guztia. Haren arrakasta ikusita, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko bozeramaileak iragarri du luzatu egingo dutela. Beste 70 milioi euro jarriko ditu gobernuak auto salmentak sustatzeko helburuz. Datozen egunotan publikatuko dituzte laguntzen oinarriak.

PIVE2 planaren azken datuen arabera, laguntzek 150.000 bat auto erosteko balio izan dute. Ibilgailuen merkatzearekin, laguntzarik gabeko egoera batean baino 50.000 bat auto gehiago saldu dira bost hilabetean, horietatik 7.000 inguru Hego Euskal Herrian.

Laguntzak jasotzearen truke txatartegira eraman diren autoek, batez beste, hamasei urte zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.