bihar berria-n

"Politika eta botere ekonomikoaren beldurra kolektiboki gainditzen dira, mobilizatuz"

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, 'Igandea' gehigarrian, hilaren 26ko greba orokorraren deialdia dela eta.

2012ko irailaren 22a
17:31
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Adolfo Muñozen esan batzuk:

- "Politika eta botere ekonomikoa gizartean beldurra sartzen ari dira, esanez dena okerrera joango dela murrizketak egin ezean. Beldurrik gabe, haiek ez dira ezer. Eta beldurra nola gainditzen da? Kolektiboki. Mobilizatu beste biderik ez dago".

- "Politika lur jota dago, eta beste garaietan lortu gabekoa lortzen ari da kapitala: esparru sozialean, laboralean eta demokratikoan. Beste gizarte bat nahi du, indibidualismoan oinarritutakoa. Hori da Tea Partyk mundu osoan proposatzen duena".

- "Orain hauteskunde garaian gaude, eta, atzera begiratuta, ematen du alderdiak elkarrekin liskarrean egon direla lau urtean. Baina ez da horrela. Batzuen artean adostu dituzte erreformak, zerga politikak eta aurrekontuak. Zerga politikan, esaterako, EAJk eta PPk Bizkaian eta Araban, PSEk eta Bilduk Gipuzkoan, eta UPNk eta PSNk Nafarroan. Denen artean aldeak badaude, baina ñabardurak dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.