EBZ-aren kontrako protestak

Poliziak 350 lagun atxilotu ditu Frankfurten

Europako Banku Zentralaren egoitza berria inauguratuko dute gaur, eta mugimendu antikapitalistek hainbat protesta antolatu dituzte. 

Polizia manifestariei oldartu zaie. BORIS ROESSLER, EFE
Berria.eus
2015eko martxoaren 18a
08:49
Entzun

Hainbat manifestazio egin dira Frankfurten (Alemania) Europako Banku Zentralaren politiken aurka; Europako Banku Zentralaren egoitza berriaren inaugurazioaren harira antolatu dituzte protestak, eta 10.000 lagun inguru bildu dira.

Blockupy mugimenduak deituta burutu dira protestak, euren esanetan, Europaren krisi egoera salatzeko. Murrizketa politikak salatu dituzte, eta beste Europa baten aldeko aldarria egin dute.

Polizia hainbat manifestariri oldartu zaie, ura botatzeko tankeekin, besteak beste. Polizia iturrien arabera, 350 lagun atxilotu dituzte liskarrak eragitea egotzita. Izan ere, istiluak izan dira manifestari eta polizien artean. Hainbat autori su eman diete; tartean, polizia autoak.

Europako hainbat mugimendu eta alderdi ezkertiarren ordezkariak ere badira Frankfurten. GUE-NGL Europako Parlamentuaren Taldeko ordezkaritzaren barruan, EH Bilduko europarlamentari Josu Juaristi ari da parte hartzen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.