Poliziak S&Pen egoitza miatu du Milanen
ERROMA. Italiako Finantza Goardiako poliziek Standard & Poor's kalifikazio agentziaren Milango egoitza miatu zuten atzo. Traniko Fiskaltza agentzia ikertzen ari da, ustez gehiegizko espekulazioa egiteagatik, merkatua manipulatzeagatik eta informazio pribilegiatua legez kontra erabiltzeagatik. Hamalau lagun galdekatu zituzten atzo. Moody's ere ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu