ekonomia

Portugalek beste 4.000 milioi euro jasoko ditu, troikak oniritzia eman ondoren

Iaz onartutako 78.000 milioi euroko erreskatearen zati bati dagokio. Europako Banku Zentralak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Batasunak egiaztatu dute herrialdea hitzartutakoak betetzen ari dela.

2012ko ekainaren 4a
13:20
Entzun

Portugalek beste 4.000 milioi euro jasoko ditu, troikak herrialdearen inguruan egindako azken azterketaren ondoren onartu baitu herrialdea hitzartutako baldintzak betetzen ari dela.

Iazko maiatzaren 16an Portugali 78.000 milioi euro uztea onetsi zuten EB Europako Batasunak eta NDF Nazioarteko Diru Funtsak—hiru urtean itzuli beharko ditu—, eta diru kopuru horren zati bat izango da Portugalek jasoko duena. 

Vitor Gaspar Finantza ministroak gaur goizean emandako prentsaurrekoan baieztatu du herrialdeak "baldintza eta helburu guztiak" bete dituela.

Troikak —EBZ Europako Banku Zentralak, NDF Nazioarteko Diru Funtsak eta EB Europako Batasunak—  espero du Portugalgo ekonomia aurten %3 uzkurtuko dela. Duela hilabete batzuk %3,3 uzkurtuko zela aurreikusi zuen.

Bruselak eta NDF Nazioarteko Diru Funtsak "soiltasun programa" gogorra exijitu zioten herrialdeari

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.