Portugalek ongi saldu du 1.000 milioiren zorra

Erredakzioa
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Beste azterketa bat gainditu du Portugalek, eta onahikoa nota onarekin gainera. Epe motzerako 1.000 milioi euroren zorra merkaturatu zuen atzo, azkenekoan eskainitakoaren pareko interesarekin. Europako Batasuneko erreskate funtsaren laguntzarik gabe ez duela aurrera egingo uste dutenak asko dira oraindik ere; presioak hor dirau, beraz. Baina, diru merkatuako giroa duela aste batzuk baino lasaixeago da azken egunotan, eta horrek zorra baldintza hobeekin saltzea ahalbidetu dio Portugali.

Hamabi hilabetera 450 milioi euroren zorra saltzeko, inbertsiogileei %4,05eko interesa eskaini behar izan zien Lisboak; sei hilabetera 550 milioi euroren zorra saltzeko, berriz, nahikoa izan zitzaion %2,98ko interesa eskaintzea.

Espainiak, ostera, gaur du beste azterketa bat: 3.000 milioi euroren eta 4.000 milioi euroren arteko zorra merkaturatuko du bost urterako bonoetan. Interes txikiagoa ematea izango du erronka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.