Portugaleteko Portumetal enpresak 60 langile ditu. Horietatik 18 kaleratzeko espedientea onartu dio Lan Sailak, eta gainerako 42 langileei aldi baterako etengo die kontratua. Aurrez ere beste bi espediente jarri ditu enpresak, eta apirilaz geroztik, hartzekodunen konkurtsoan dago.
50 urtetik gorako historia du Portumetalek, eta brontzea eta letoia egitea da haren zeregina. Ezkerraldean garrantzi handiko lantegia izan da, 70eko hamarkadan 360 langile izatera ere iritsi baitzen.CCOOko industria federazioak jakitera eman duenez, zuzendaritzak ez du inbertsiorik egin makinerian eta teknologian, eta horrek eragin du enpresak lehiakortasuna galdu izana. «Hondoratzen utzi dute», adierazi du.
Bideragarritasun-plan eskaera
Sindikatua ez dago ados espedientearekin. «Enplegua kenduko dute, eta ez dute bermatzen etorkizunean egoera gaindituko dutenik». Zuzendaritzari enpresa bideragarri egiteko plan bat eskatu diote, eta horretarako ezinbestekotzat jo du makina modernoetan inbertitzea eta enplegua salbatzea. «Urteetan enpresa hiltzen utzi ostean, orain langileek ordaindu beharko dute euren lanpostuekin», esan du.
Portumetalek 60 langiletik 18 kaleratzeko espedientea aurkeztu du
CCOOren arabera, zuzendaritzak «hiltzen» utzi du enpresa, behar adinako inbertsiorik ez duelako egin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu