'Correscales'

Prekaritatearen aurkako manifestazio batekin amaituko da Correscales

Bilbotik hasi eta Bartzelonaraino, 800 kilometro egin dituzte Movistarreko azpikontratek. Bidean jende andanak egin du bat haiekin.

Gaur heldu da Bartzelonara 'Correscales'. BERRIA
2016ko otsailaren 22a
07:48
Entzun

Bost egunean egin dituzte Bilbo eta Bartzelona banatzen dituzten 800 kilometroak. Tarte horretan, elkartasun mezu ugari jaso dituzte manifestariek. 

Joan den ostegunean abiatu ziren, Movistarrek Bilbon duen egoitzaren aurretik, Movistarreko azpikontratek joan den urtean eginiko hiru hilabeteko grebak sortu zizkien gastuak ordaintzeko, eta antzeko borrokak aurrera eraman ahal izateko erresistentzia kutxa bat sortzeko.

[youtube]http://youtu.be/a1Yx3yQrTBY[/youtube]

Baina protestaren helburua ez da soilik Movistarreko azpikontraten egoera salatzea, baizik eta gizarte osoak duena salatzea. Ernest Gutierrez egitasmoaren koordinatzaileak azaldu duenez, enpresa handi eta zerbitzu publikoek azpikontratatutako enpresen amaraun handi bat sortu dute azken 30 urte hauetan, lan bera egitearen truke baldintza ezberdinak eskainiz. "Errealitate sozialen eta langileen arteko batasuna apurtzea da" zatiketa horren helburua.

[youtube]http://youtu.be/jLsnJTyF4-c[/youtube]

Manifestazioa

Bartzelonan Mobile World Congress egiten ari direla baliatua, manifestazio bat antolatu dute egitasmoaren bultzatzaileek iluntzerako, Movistarreko azpikontraten egoera salatzeko eta prekaritatearen amaiera eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.