Prenatal Gipuzkoan dituen bi denda ixtekotan dabil
DONOSTIA. Prenatal enplegua erregulatzeko espedientea prestatzen ari da. CCOOren arabera, Donostian eta Irunen dituen dendak ixteko asmoa du multinazionalak. Zuzendaritza eta langileen ordezkariak Bartzelonan bilduko dira datozen egunetan, dosierraren baldintzak negoziatzeko. Eta CCOOk esan du «edozein lekutara» joateko prest dagoela langileak eskubideak babestera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu