Ekonomia

Prezioak %0,4 igo dira Hego Euskal Herrian

Bizkaian inflazioa positiboa da dagoeneko.

2009ko irailaren 11
17:28
Entzun
KPI Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI)hazi egin da Hego Euskal Herrian, %0,4 igo da uztailarekin alderatuz. Bizkaian %0,5 igo dira prezioak eta Gipuzkoan eta Araban %0,4. Nafarroan, berriz, ez dute aldaketarik izan. Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak eman ditu datuok.

Garraioetan, kulturan eta ostalaritzan igo dira prezioak gehien abuztuan.

Aurreko abuztutik, inflazioa tasa positiboa izatera itzuli da Bizkaian: %0,1. Aldiz, Araban (%-0,3) Gipuzkoan (-%0,3) eta Nafarroan (%-1,2) negatiboa izaten jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.