Bizkaian, Araban eta Nafarroan prezioak %0,6 jaitsi dira ekainetik uztailera. Gipuzkoan, berriz %0,3. Urtearteko inflazioak, berriz, gora egin du. Bizkaian %3,8 igo da, Gipuzkoan ere berdin, Araban %4,4 eta azkenik Nafarroan %3,6ko igoera izan du.
Hego Euskal Herrian urtarriletik uztailera KPIak %1,4ko igoera izan du. Lurralde bakoitzeko datuak banan banan aztertuz gero, urtarriletik uztailerako prezioen egoera honakoa izan da: Bizkaian %1,2ko igoera, Gipuzkoan %1,5koa, Araban %1,6koa eta Nafarroan %1,4koa.
Prezioen jeitsiera handiena jantzien eta oinetakoen alorrean eman da. Irakaskuntzan eta edari alkoholdunen eta tabakoaren alorrean, berriz, ez da aldaketarik egon ekaineko datuekin alderatuz. Kultura eta aisialdiearen alorrean, aldiz, uztailean prezioak igo egin dira. Hotel eta jatetxeeko prezioak, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak, garraioa, etxebizitza eta medikuntza ere garestitu egin dira.
KPI Kontsumo Prezioen Indizea
Prezioak %0,5 jeitsi dira uztailean
KPI Kontsumo Prezioen Indizeak %0,5eko jaitsiera izan du, Hego Euskal Herrian, ekainetik uztailera. Jantzien eta oinetakoen alorrean eman da jeitsiera handiena. Merkealdien eragina nabaritu egin da uztaileko jaitsiera honetan. Hala ere, Hego Euskal Herrian urtearteko inflazio tasa %3,8 igo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu