Bizimodua 2011. urtean igo egin zen Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi duenez. Hain zuzen, Araban prezioak iaz %2,4 garestitu ziren, Bizkaian %2,3, Gipuzkoan %2,5 eta Nafarroan %2,6.
Etxebizitza arloan izan zen hazkunderik handiena: %7koa. Ondoren, garraioetan eta alkohol eta tabakoan.
Abenduari dagokionez, EAEn prezioak ez ziren ez igo eta ez jaitsi, eta Nafarroako erkidegoan %0,2 garestitu ziren.