ekonomia

Prezioak igo egin dira

KPIak martxoan Nafarroan egin du gehien gora: %1. Bizkaian %0,9 hazi da, Gipuzkoan %0,8, eta Araban %0,6.

2011ko apirilaren 12a
18:12
Entzun

Prezioek berriz ere gora egin dute Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. Nafarroan martxoan Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %1 hazi zen, Bizkaian %0,9, Gipuzkoan %0,8, Araban %0,6.

Hazkunderik handienak arropetan eta oinetakoetan izan da. Ondoren, garraioan.

Urte honetan orain arte prezioak ez dira ez igo, ez jaitsi lau herrialdeetan. Urtearteko datua: %3,5eko igoera Hego Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.