Zehazki, abuztuaren alderatuta %0,3 jaitsi da KPI Araban, eta %0,1 Nafarroan. Arestian aipatu bezala, Bizkaian berdin-berdin jarraitu du, eta %0,3 igo da Gipuzkoan.
Araban joan den hilean jaitsi egin zen arren, urtebeteko epea aintzat hartuta probintzia horretantxe izan dute gorakadarik handiena prezioek. Hala, iazko irailetik aurtengora %3,2 igo da KPI Araban; %2,9 Gipuzkoan; %2,8 Bizkaian, eta %2,6 Nafarroan.
Ekonomia
Prezioak jaitsi egin dira Araban eta Nafarroan
INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, KPI Kontsumorako Prezioen Indizea jaitsi egin da irailean Araban eta Nafarroan. Bizkaian abuztuko maila berean jarraitu du, eta Gipuzkoan igo egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu